XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asmoak asmo

¿Ez al gera beti egitekotan izango?.

Euskal-Orri au, irakurle, guzion gogora moldatzea da nere asmoa.

Nork bere gogoko zaiona ementxe gaur ez bada biyar arkitzea, litzake nere ametsa.

Bi illabetean amaikatxo oldoztu erazi didan orria nere au.

Maite bai det.

Aurrak amabostean bein edo berai dagokien orritxoa arkituko dute, Jainkoak osasuna ta... beste zerbait ematen badizkit.

Emakumeak ere etzaituztet laster asarre izango, emen inguruan erle antzera dabizkiten arreba oen laguntzaz.

Igandero ¿Zergatik? izenaz ezagutuko degun zati batean jakingarri asko argitaratuko ditut.

Osasun-gaiz noiz edo noiz asitako sallak jarraipena izango du.

¿Sendagilleren bat kupituko al zait?.

Lege-kontu ere letradu gazte batek, emango digu derizkionean.

Eta ia era ontan, euskera, guzien gogoko egiten asmatzen degun.

Asmoak asmo, gaur asten naiz Gibelaundi argitaratzen.

Askok eskatu didate, ez argitaratzeko, baizik bialtzeko, errietako batzoki ta abarretan egin oi diran euskal-antzerkizunetan antzestu nairik.

Nik ezin ordea bialdu, ezpaitaukat irarria.

Ta iñork gaizki artuko ez dualakoan, ementxe ebaki ta jasotzeko eran argitaratzea erabaki det.

Antzeslariak au ontzat artzen badidate, beste antzerkiren batzuek ere argitaratzera jarriko nitzake.

Gure alegintxoa gabe, ez da beintzat ilko Euskal Orria.

L.